lunes, 22 de abril de 2013

II. Urnietako mendi lasterketa



Atzo goizean ospatu zen Urnietako bigarren mendi lasterketa eta hemen ere izan genituen taldeko partaideak. Eguna oso polita aurkeztu zen lehen ordutik, frexkoa eta atsegina lasterkan ibiltzeko. Lasterketa Adarra inguruan ospatzen zen, hain zuzen irteera Xoxokan eman ondoren, partaideek Onddi, Adarra eta Ondo igo zituzten, bukaera berriro ere Xoxokan izan zutelarik.
Mikel atacando el último trama de Adarra.
  
Taldeko partaideei dagokionez, azkarrena Mikel Varona izan zen, denboraldia oso sasoi onean hasi duelarik. Adarrara iritsi zenerako, sailkapenean oso postu aurreratuetan zijoan, eta hala iritsi zen ere amaierara, Oihana Kortazarrekin batera, emakumezkoen txapelduna hain zuzen.

Atzerasiago Harkaitz Labeaga zijoan, Adarra iraupen eskiko bastoiekin igotzen, mendiko lasterkari askoren antzera. Jarraian Iñaki Monedero, Asier Arzelus, Willy Barbier eta Peio Fabrike pasa ziren, egun zoragarriaz gozatzen, eta piskanaka sasoia hartzen ari direla adieraziz.

Amaieran haiekin guztiekin egon nintzen eta irri eta algarak ziren nagusi haien artean, hori da hori gozatua hartu nuena hauek guztiak lasterketan ikustearekin! Zorionak eta jarraitu horrela!

Ondoren sailkapena eta argazki batzuk uzten dizkizuegu.

Josuerki
Peio
Harkaitz.
Mikel.



Iñaki
Asier.









-->

No hay comentarios:

Publicar un comentario