jueves, 25 de julio de 2013

Zumaia Flysch Trail 2013



Pasa den Igandean uztailaren 21ean Zumaiako Itsas Kiroldegian 2013 ko Flysh Traileko dortsala jasotzetik irteten nintzenean, han aurkitu nuen Iñaki, lurrean eserita estiramentu batzuk egiten.

Han zegoen jendearen elkarrizketa guztietan gaia berbera zen... sargoria. Goizean goizetik 23º ematen zituen termometroak eta goiza pasa ahala 31ºrarte iritsiko zela zioten iragarpenek... giro beroa benetan.

Azken momentuko gauzak prestatu... dortsala... zapatilak... hidratazioa... ta elkarrizketa animatuan irteera gunera habiatu ginen Iñaki eta biok, CVCKorrikako beste partaideekin geratu ginen gunera.

Denbora piska bat falta zenez, korrikaldi batzuk egin maldan gora ta maldan bera. Han joan ziren agertzen Imanol, Sergio, Josu eta Peio... Denok pisu gutxi eraman nahi genuenez, inork ez genuen kamararik eraman argazkirik ateratzeko... lastima.
Inbidiaz ikusten nituen 31km ko ibilbidea egin behar zuten korrikalariak irteerako kaxoian sartzen... beren urduritasun ta kontzentrazio aurpegiekin. Espainia koparako baliogarri zen lasterketa honetan, estatu mailako kirolari puntakoak zeuden... hori espektakulua!!
Goizeko hamarretan punttuan, Pou anaiei omenaldia egin ondoren eman zioten irteera lasterketari... Hori irteera hori... Ikusgarria!! Animo!! Eman eurre!!


16km ko lasterketari hogei minutu beranduago eman zitzaion irteera. Honetan Juniorrak eta Herrikoi korrikalariek hartzen genuen parte.

Kaxoi erdialdera lekua bilatu ta han habiatu ginen Zumaia erdialdetik, ritmo bixian lehenengo malden bila.
Lasterketa Zumaia ta Deba artean dagoen Flysch parke naturalean egin zen, hango belaze ta amildegietatik pasata. Zoritxarrez ez zegoen itzal gune handirik, lasterketa gehiena eguzkipean egin genuen.
Antolakuntzak lau edo bost kilometroro jarri zituen jan eta edateko puntuak... horri ezkerrak partaideek indarrak berritzeko aukera izan genuen, beroak fuerte jotzen zuen eta. Antolakuntzaren lana bikain!! Edaria ta janaria ez zen faltan bota inondik inora.
Ibilbidea maldangora eta maldanbera bukaezin bat zen, zerra hortzen antzerakoa... Igoera bat bukatzerakoan, indarrak piskat berritzeko jetsiera baten ondoren berriz igoera... Gogorra benetan, deskantsurik gabe.
Azken bi kilometrotan Zumaiara iritsita, dena amaitzear zegoela zirudienean, plafff!! Talaimendiko igoera agertzen zitzaigun sudur aurrean... jendez jositako malda potente bat. Ezkerrak han bilduta zegoen jendeak beraien animoekin trantzea pasatzen laguntzen zuten ta konturatzerako goiko hermitan ginen. Txapó bide guztian zehar animatzen zegoen jendeari... ezkertzen da benetan!!
Nire kasuan Talaimendiko jeitsiera eta Zumaian barrena egindako azken metroak oso gogorrak izan ziren... indarrez juxtu juxtu heldu nintzen. 
Azkenean, 16km ko lasterketan;
Adrian Zulaika 80. postuan 1:37.49 denborarekin.
Indarrak berritzen nituen bitartean, Javier Crespo 31km ko lasterketaren garailea helmugaratzen ikusi nuen, 2:20:24 denborarekin.
CVCKorrikako partaide guztiek bukatu zuten lasterketa... Bejondeizuela Txapeldunak!! 
Josu Erkizia 19. postuan, 2:40:29 denborarekin.
Sergio Fano 96. Postuan, 3:07:49 denborarekin.
Iñaki Monedero 330. Postuan; 3:58:36 denborarekin
Peio Fadrique 334. postuan; 3:59:15 denborarekin
Imanol Muñoz 377. postuan; 4:15:36 denborarekin
ZORIONAK GUZTIOI!!!

Sailkapenak eta argazkiak 






















Adrian Zulaika

No hay comentarios:

Publicar un comentario